Auto gidari bat atxilotu dute asteburuan Leioan edanda gidatzea leporatuta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 12a, 18:59
Ertzaintzak 16 gidari atzeman ditu asteburu honetan zirkulazioaren segurtasunaren kontrako ustezko delituak egitea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak adierazitakoaren arabera, "guztiak edari alkoholdunen eraginpean gidatzen zebiltzan eta, horietatik erdiak, asteburu honetan izandako zirkulazio ezbeharretan (gehienek ez dute zauriturik eragin) egon dira nahasita". Herenegun (larunbata) bederatzi atxilotze egin zituzten Donostiako, Lasarte-Oriako, Ibarrako, Galdakaoko, Zornotzako, Leioako, Bilboko, Durangoko eta Oiongo errepideetan. Atzo, berriz, (igandea) zazpi lagun atzeman zituzten: Alonsotegin, Barakaldon, Muxikan, Idiazabalen, Tolosan, Oiartzunen eta Zuian. Argazkian, alkoholemia proba.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun