Jon Bilbao Moro preso politiko erandioztarraren aldeko hiritarren ekimenak kontzentrazioa burutu zuen larunbatean Espainiako Gobernuak Bilbon duen Azpiordezkaritzaren aurrean. "
Gara" egunkariak jakinarazi duenez, Bilbaoren auzokideek presoaren egoera salatu zuten. Izan ere, bi hilabete barru, 2008ko urtarrilaren 15ean, 26 urte beteko ditu Espainiako espetxeetan nahiz eta, herri ekimenak gogoratu duenez, Estatuko espetxe legeen arabera "orain dela hiru urte gutxienez" kalean egon beharko litzatekeen. Jon Bilbao Moro Etxera herri ekimenak ekainaren 20an sortu zenetik lortu du Erandio udalerriko jende oso ezberdinak parte hartzea eta bertan lan egitea eta politika, kultura eta gizarteko hainbat pertsona ezagun bere konpromisoa adierazi dute Bilbao Moro askatzeko helburuarekin, tartean Mikel Arieta-Araunabeña alkatea bera. Argazkian, urtarrilaren 19an manifestazioa egin zuten Erandion, Jon Bilbao Moro espetxean 25 urte bere eta lau egunera.