Ostegunean bost minutuko itzalaldia egitera deitu du Ekologistak Martxan-ek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 12a, 20:52
Ostegunerako, azaroak 15, Estatu espainiarreko talde ekologistek, sindikalek eta hiritarrek klima aldaketaren aurka deitutako 5 minututako elektrizitate itzalaldiarekin bat egin eta ekimenera gehitzeko eskaria egin die Ekologistak Martxan-ek Euskal Herriko hiritarrei zein erakundeei. Izan ere, gaur hasi eta larunbatera arte, Valentzian burutzen ari den Nazio Batuen Klima Aldaketa Gobernuaren Arteko Taldearen (IPCC) txostenaren aurkezpenarekin batera, Estatu espainiar osoko gizarte erakundeek zein hiritarrek, ekologistek eta sindikalek "Klima aldaketaren alde berehala martxan" lelopeko itzalaldia deitu dute. Ekimena ostegunean izango da, 20:00ak eta 20:05ak bitartean, eta Ekologistak Martxanek bizilekuetan, lan tokietan eta edozein zentro pribatu zein publikoan kontsumo elektrikoa 5 minututan etetea eskatu du. Ekologisten arabera, ekimena, "instituzioei klima aldaketa saihesteko eta bere eragina gutxitzeko politika egokiak eskatzeko keinu sinbolikoa" da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun