Carbonilla mendilerroa eta La Peña mendia zeharkatuko dabez domekan Munarrikolandakoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 13a, 22:27

Sopelako Munarrikolanda mendi taldeak urteera barri bat antolatu dau azaroaren 18rako (domekan honetan). Oraingoan, Carbonilla mendilerroa eta La Peña mendiak (Burgos) zeharkatuko dabez. Autobusak goizeko 7etan urtengo dau, San Pedro elizaren aurrean dagoan geltokitik. Bazkideek 11 euro pagau beharko dabe eta gainerakoek 13 euro. Ibilbidea Santa Olaja herrixkan hasiko da eta Castro Grande (1086 metro), Diente del Ahorcado edo Pico del Fraile eta Tres Dedos (1167 metro) mendiak igoko dabez. Jaitsiera Losa Aranako Villabasil herrixkatik egingo dabe, Quincoces de Yuso hurrean. Ibilbide honen luzapena 7 ordukoa izango da eta bistaz gozatzeko, argazkiak atarateko edota bazkaltzeko geldialdiak egingo dabez. Interesatuek e-maila bialdu munarrikolandamt[abildua]vodafone.es helbidera edo deitu 696 731 662 telefono zenbakira eguenetan 20:00etatik 21:30ra. Argazkian, Munarrikolandako mendizaleek igaz Autzara (Nafarroa) egindako urteera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun