Ugandako gatazka armatuaz arituko dira campusean arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 14a, 11:57

Arratsaldeko 5etan, "El conflicto armado en Uganda" hitzaldia eskainiko dute EHUko Leioa eta Erandioko campuseko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko Gradu Aretoan. Hizlaria Stella Ayo-Odongo Chile Rights Ngo Network izeneko GKE ugandarraren nazio programaren koordinatzailea izango da. Ekimena EHUko 0,7 Fondoak eta Intermon Oxfam GKEk antolatu dute. Stella Ayo-Odongo Makerereko unibertsitatean ikasi zuen eta Gizarte Zientzietan lizentziatua da. Era berean, Britainia Handiko Open University-n Garapenaren Kudeaketan masterra eskuratu zuen. Iparraldeko Ugandan, berriz, herrialde horretan Civil Society Organisations for Peace in Northern Uganda, bakea lortzeko gizarte zibilaren erakundea bultzatu zuen, Uganda 20 urtez suntsitu duen gatazka bakean konpontzeko koalizioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun