Umeen izen-ematea burutzeko hainbat paper eraman beharko dute gurasoek: inskripzio orria beteta, umeen Osakidetza txartelaren fotokopia eta diru sarreraren ziurtagiria, 50 eurokoa bazkideen kasuan eta 65 eurokoa bestelakoetan. Paper guztiak emateko Algortako Karitate kaleko 1. atarian dagoen Aldai Patronatura jo beharko dute. Bertan, sotoan dagoen 10. bulegoan dena utzi ahal izango dute egun eta ordu hauetan: astearte eta ostegunetan, 16.30ak eta 19:00ak bitartean; eta astelehen, asteazken eta ostiraletan, berriz, 10:00ak eta 13:30ak bitartean. Edozein zalantza argitzeko, 944 914 357 telefonora deitu edo bizarralepoan[abildua]euskalnet.net posta elektronikora idatzi daiteke.
Irteerak
Bizarra Lepoanek aurreratu duenez, bi irteera izango dira, abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an, baina oraingoz biak daude konfirmatzeke, "Olentzeroren eta Odon Elorzaren zain". Izan ere, eta ezustekorik ezean, umeek Olentzero bisitatzea izango dute Mungiako bere etxean. Bestalde, Odon Elorzari ez diote bisitarik egingo, baina bai Donostiako Udalak duen Irristaketa pistari. Lehenengo aldia izango da Bapirukeko kideek pista horretara jotzen dutela, aurretik Gasteizko bidea hartzen ohi baitzuten. Baina, begiraleek elkarteari emandako txostenetan argi geratu da nekeza dela bertan umeen artean euskara sustatzen saiatzea, bertako gehiengoek gaztelaniaz aritzen diren bitartean.
Getxo udalerriko