Ostegun honetan, azaroak 15,
"Punk 1977+30" jardunaldien bigarren saioa egingo dute, EHUko Erandio eta Leioako campusean. Hain zuzen, "The Clash: The Westway to the World", Don Letts-ek 2000n egindako dokumentala egongo da ikusgai, 12:00etatik aurrera, areto nagusian. Punkaren 30 urteak (ofizialak) aprobetxatuz, jardunaldiek "(kontra)kulturaren historiaren une zehatz hura aztertu nahi dute", antolatzaileen esanetan. "Orain dela gutxienez hiru hamarkada sortu zenetik, punkaren eragina bestelako alorretara zabaldu da: modara, diseinua, zinemara edota ikus arteetara hain zuzen. Eta nahiz eta merkatuak azaleko alde hutsal batzuk berehala bereganatu, hasiberriko aro digitalaren erdian, irizpide punk batzuek oraindik sasoian diraute, azaldu dutenez. "Zeuk egin ezazu”, “etxeko teknologiak”, “anti-copyright” eta bestelako auzi politikoagoek, inoiz baino gehiago indarrean jarraitzen dute Rodriguez eta Lauzirikaren ustez. Jardunaldietan pelikulak, dokumentalak, hitzaldiak eta mahai inguruak egongo dira, abenduaren 19ra bitartean. Argazkia:
Eat Our Brains.