Bologna salatu eta Ikasle Egunera joateko deia zabaldu dute campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 14a, 20:28

Bologna prozesua salatzeko, gaur Ibaetan zein Leioan burutu diren ikasleen arteko topaketak iragartzeko eta larunbatean Usurbilen izango den Ikasle Egunaren berri emateko parodia burutu zuten atzo hainbat ikaslek Erandio eta Leioako campuseko Zientzia fakultatean. Ikasle Abertzaleek erakundeak Gaztesarea gazte komunikabideari jakinarazi dionez, "Bolognak suposatuko duen inposaketa" erakutsi nahi izan zuten aipatu ekimenaren bidez. Bestalde, larunbatean, hilak 17, goizeko 11etan hasiko da Ikasleen Eguneko egitaraua, hainbat mahai-inguru dela medio, ondoren osoko bilkura izango dela. Geroago, bertso bazkaria, hitzaldiak, jolasak eta erakusketak izango dira. Ezustekorik ezean, IAren logoa "Jarrairen izarra" delakoan eta "Ikasiz, irauliz, eraikiz. Borrokak egingo gaitu!" leloa "oso baketsua" dela ironikoki esanez, PPk debekatzea aholkatu duen manifestazioa (pdf) egingo da ostean, ekitaldiari bidea emateko. Gauean, berriz, kontzertua izango da, Latzen, Oliba Gorriak, Edan, Delorean eta Ojos de Brujo taldeekin. Uribe Kostako Ikasle Abertzaleek Usurbilera joateko autobusa jarri dute, eta izen-ematea ohiko lekuetan egin daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun