Hiru orduz egongo dira itxita bihar eskualdeko osasun-etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 14a, 21:11

Astelehenean, Gabriel Inclanek Eusko Jaurlaritzako Osasun Batzordearen aurrean egindako agerraldia, baretu beharrean, haizeak harrotu baino ez ditu egin. Osasun sailburuaren hitzak "demagogikotzat" jotzeaz gain, ostegun honetarako, azaroak 15, deituta zegoen hiru ordutako lanuzteari eustea erabaki dute ELA, SATSE, LAB, CCOO, UGT, ESK, UTESE eta SAE sindikatuek. Gauzak horrela, Euskal Autonomi Erkidego osoan bezala, bihar, 8:00etatik 11:00etara bitartean, zerbitzurik ez dute emango Uribe Kostako eta Erandioko osasun-etxeek. Argazkian, martxoan zabaldu zuten osasun-kontsultategi berria, Armintzako Atalaia kaleko 5. zenbakian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun