Bestalde, LABek "ELA sindikatuak, berak bakarrik, greba deialdia" egin izana salatu du, "LABek lan egiteko modu horrekin bat ez datorrela" azalduz: "ELA merkataritza sektorearen eskubideak defendatu beharrean, helburu alderdikoien arabera ari delako eta gainontzeko sindikatuekin ez duelako hitz egin".
Gauzak horrela, honako hauek dira ELA sindikatuak deitutako greba egunak:
Azaroak 22: Leioako Artea merkataritzagunean.
Abenduak 5: Bilbon.
Abenduak 19: Barakaldoko Max Center merkataritzagunean.
Urtarrilak 7: Bilbon.
Urtarrilak 8: Leioako Artea merkataritzagunean.
Urtarrilak 9: Barakaldoko Max Center merkataritzagunean.