Algortako Etxe Arrosan dauden Getxoko udal sailak Itzubaltzetara eramango dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 14a, 22:52
Algortako Etxe Arrosan Getxoko Udalak dituen Sailen bulegoak bihar, osteguna, Itzubaltzeta / Romora lekuz aldatuko dituzte. Izan ere, Algortako Etxe Arrosa zaharberritzeko egiten ari diren lanak direla eta, Kalitate, Kontratazio, Erosketak, Ondasuna eta Etxebizitza Udal Sailetako bulegoak Itzubaltzeta / Romoko Gobela Kiroldegira eramango dituzte Etxe Arrosaren lanak iraun bitartean. Hurrengo egunetik aurrera, ostiraletik, azaroak 16, aipatutako sailek beren zerbitzu guztiak toki horretatik eskainiko dituzte, ohiko ordutegian. Udalak sor daitezkeen eragozpenengatik barkamena eskatu du. Argazkian, Gobela polikiroldegiak hartuko ditu behin-behinean bost sailen bulegoak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun