Anjel Figueroa preso politiko algortarra atzo iritsi zen Kordobako espetxera, joan den
ostiralean Langraitzetik atera ondoren.
Gau horretan Burgosen atake epileptikoa izan eta larunbatean eraman zuten Valdemorora (Madril). "Familiarrak espetxera joan ziren, baina Anjel bertan egon arren, ez zieten bisita egiten utzi. Valdemoron ere beste krisialdi bat izan zuela adierazi die senideei presoak, nahiz eta ondo gogoratu ez. Izan ere, bakarrik izan dute ziegan", jakinarazi du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez. Bada, Kordobarako bidean beste atake epileptiko izan omen zuen. Izan ere, "berak ez du gogoratzen baina guardia zibil batek esan zion berak artatu zuela, lurrean etzanda izan zutela… baina besterik ez", azaldu du errepresioaren aurkako erakundeak. Aipatu beharra dago atake epileptikoez gain, memoria galera, absentziak eta haluzinazioak izaten dituela Figueroak. Guzti hori salatu eta presoaren askatasuna aldarrikatzeko mobilizazioa deitu dute biharko, 20:00etan, Algortako Telletxe plazatik abiatuta. Argazkian, azaroaren 9an 200 bat lagun manifestatu ziren Figueroaren askatasunaren alde.