Antzerkia, musika eta bertsoak izango dira Azaro Kulturalaren bigarren asteburuan Lutxanan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 15a, 22:55

Hilaren 5ean abiatu ziren Tirante Plataformak eta Keli taldeak antolatu ohi dituzten Azaro Kulturala izeneko jardunaldiak eta; horrenbestez, ekintza kultural ugari izango dira, 30era bitartean, Lutxanako eskola zaharretan. Hortaz, oraindik badago asko aukeran: azaroaren 19tik 22ra, gorputzeko mugimendu eta ahotsak estalgabetzeko aukera izango da, joko dibertigarri batzuen bidez, Amaia Pascualen ekimenez. Azkeneko astean, berriz, musika tailerra egingo dute. Biak ala biak doakoak dira. Horrez gain, zuzeneko antzerki, musika, bertso, dantza... emanaldiak eskaini ohi dituzte asteburuetan. Gauzak horrela, ostiral honetan bertan, hilak 16, "ETA nik zer?" antzezlana egongo da ikusgai, 22:00etan, Alain Dominguezen eskutik. "Militantzia komikoko" espektakulutzat jotzen du berak. Ondoren, DJ Lloquek jarriko du musika, 23:00etan. Argazkian, igandean taularatuko duten "Honolulu, leku bat" obra / Gilkitxarro.

Larunbatean, Ander Lipusen "Bertsobeladak" saioarekin gozatzeko aukera egongo da, 20:00etatik aurrera. Unai Elizasu bertsolariarekin batera, Xabi eta Fredi Paia algortarrek parte hartzen dute horretan. Gauerditik aurrera, berriz, Jazz Ciudad taldeak emango du kontzertua. Igandeari dagokionez, beste antzezki saio batek emango dio hasiera arratsari: Gilkitxaro taldearen "Honolulu, leku bat", hain zuzen. 19:30ean izango da. Ordu bete beranduago, musika garaikidea eta bertsoak uztartzen dituen “Ornitorrinkus” emanaldia eskainiko dute, Maialen Lujanbiok (hitzak eta bertsoak), Xabier Erkiziak (soinua) eta Judith Monterok (saxofoia).

Eta datorren astetik aurrera...

Azaroak 23, ostirala

19:30 "Desde la concepcion hasta como soltar un hijo" hitzaldia, Alfredo Iglesiasen (Druba) eskutik.
22:00 "Cronica de la noche abierta" antzezlana, Trashumantes konpainiaren eskutik.
23:30 When I was Manolo taldearen kontzertua.

Azaroak 24, larunbata

20:30 Dantzaren Eguna: "Danzas egipcias" eta "Ecos" ikuskizunak, Dakumene taldearen eskutik. "Caminantes" ikuskizuna, Amaia Pascualen eskutik.
23:00 "Jam session" entzun edo parte hartzeko.

Azaroak 25, igandea

14:30 Auzoko bazkaria.
17:30 Globoflexia eta aurrentzako jolasak.
20:00 Film laburren proiekzioa:
- "Interludio"
- "Pasos, Carliños y una super 8". Zuz: Eva Mateo eta Estibaliz Valiño.
- "Kabia". Zuz: Gabinete de crisis.
- "Mari Daunboto" Zuz: Keli Taldea.
- "Reconstruccion"
- "Los amantes de Estocolmo". Zuz: Eider Kadierno.

Azaroak 30, ostirala

22:00 Match que poteo + Haga usted lo que pueda. Jaialdiari amaiera emateko festa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun