Asteburu honetarako, pare bat ekitaldi izango dira
Txorimalo gaztetxean. Gaur bertan, Euskal Herria eta intsumisioari buruzko hitzaldia izango dute bertara hurbildu nahi diren neska-mutilek. Bi intsumisok euren bizipenak kontatuko dituzte mahai-inguruan, "gazteek ezagutu ez duten errealitatea hurbiltzeko", euren hitzetan. Saioa 19:30ean hasiko da. Larunbatean, berriz, jaialdi horteroa egingo dute 22:00etatik aurrera, presoen alde. Joateko beharrezkoa da mozorrotuta egotea, Txorimalokoek argitu dutenez. Era berean, igandean, 19:00etatik aurrera filma bat proiektatuko dute, igandero bezala, nahiz eta oraindik filmaren izena eman ez duen. Azkenik, astelehenean, azaroak 19, dantzen tailerra edukiko dute gaztetxean bertan. Hori astelehenero egiteko asmoa dute, 20:00etatik aurrera. Argazkian, apirilaren 14an egindako grafitti tailerraren irudi bat.