2008ko denboraldian beka jasoko duten txirrindularien artean, Ibon Lavin lemoiztarra (argazkian) aukeratu du
Euskadi Txirrindularitza Fundazioak. Erakundeko arduradunek adierazi dutenez, "ahal den laguntza guztia izango du eskualdeko kirolariak entrenatzeko metodoetan, ahalegin testetan, balorazio fisiologikoetan...". Besteak beste, Alvaro Gonzalez de Galdeano eta Josu Larrazabal (prestatzaile fisikoa) eta Euskaltel-Euskadi txirrindularitza taldeko zerbitzu medikoen ardurapean egongo da Lavin. Erabakia Andrakan hartu zuten azaroaren 7an, eta ekitaldian Euskaltel-Euskadiko Miguel Madariaga, Igor eta Alvaro González de Galdeano, Jesus Aizkorbe eta Josu Larrazabal; Aitor Eiguren zinegotzi lemoiztarra; Javier Madariaga (Andraka kirol taldea); eta Ibon Lavin txirrindularia bera izan ziren, bere aita Segundo lagun zuela. Baita Juan Luis Goenaga eta Naturgas txirrindulari taldeko arduradunak ere.