Bertso eskola jarri du martxan Itzubaltzeta gaztetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 16a, 21:02

Itzubaltzeta gaztetxeak, azken hiru urteotan egin bezala, abian jarri du Itzubaltzetako bertso eskola. Urtero legez, doako tailerra da eta astero burutuko da, asteazkenetan 18:30etik 20:00etara. 2004/2005 ikasturtean Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) Miren Loizaga sopeloztarra ibili zen eskola koordinatzen, eta hurrengo bi ikasturteetan, berriz, lekukoa pasa eta Santutxuko Bertso Eskolako Oihana Bartra Arenasek hartu zuen lan hori. Ikasturte honetako planteamendua da lagun arteko eta bertsozale soilik izan nahi duen koadrila sortzea eta horretarako ikasleek autodidaktak izateko hautua egin dute, azken urteotan ikasitakoa erabiliz. Dena den, eskola bertsozale berrientzat irekita dago eta zerotik ere hasteko prest. Argazkian, Oihana Bartra azken urteotako koordinatzailea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun