Idoia Somoza sopranoak abestuko du larunbatean Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 19a, 16:57

Igande honetan, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna izango da, nazioarte mailak. Gauzak horrela, larunbaterako, musika klasiko kontzertua antolatu du Barrikako Udalak. Idoia Somoza sopranoak (argazkian) hari hirukoteaz lagunduta abestuko du, herriko eleizan, 12:00etan. Kantu eta Pianoan tituludunak Alemaniako Institut for Vocal Research izenekoan egin zituen ikasketak, Andrej Orlowitz baritonoarekin. Gainera, opera-errepertorioa landu zuen Elsebeth Broderssen piano-jotzailearekin. Hainbat hobekuntza ikastaro egin ditu eta Alemanian egon zen denboraldian kontzertu anitz eskeini zituen.

Kontzerturako egitaraua:

- "Cuando me´n vo (Vals de Musseta)" / "La Boheme", Puccini.
- "Romanza de Paloma" / "del Barberillo de Lavapies", Barbieri.
- "Somewhere over the rainbow" / "El Mago de Oz", Harold Arlen.
- "Goizeko eguzki argiak" / "Mirentxu", Guridi.
- "Ala Baita" / "Amorosa" de las Diez Melodias Vascas, Guridi.
- "Nere herriko neskatza maite" / Benito Lertxundi.
- "Aurtxo Polita" / Herrikoia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun