Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) informazio saioak egingo ditu azaro eta abenduan, Euskadiko Autonomia Erkidegoko (EAE) hainbat eskualdetan. Horien bidez lehendabiziko hartu-emana egin nahi da unibertsitatera oraindik sartu ez diren ikasleekin, baita horien gurasoekin, orientatzaileekin eta irakasleekin ere, adierazi dutenez. EHUko ordezkariak joango dira unibertsitatearen berri ematera, eskaintza akademikoa zein den, eta unibertsitatera sartzeko zein urrats eman behar diren jakinaraztera. Guztira, 25 informazio-saio antolatu dira EAEn barrena. Uribe Kosta eskualdeari dagokionez, Algortan egingo dute ostegun honetan, azaroak 22, hitzaldi informatiboa. Villamonte kaleko kultur etxean izango da saia, 18:30etik aurrera. Argazkian, Erandio eta Leioako campuserako sarrera nagusia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!