Getxoko ertzain-etxeko agenteek bi gazte atxilotu zituzten atzo arratsaldean Plentzian, metro bagoi batean bi pintada egitea egotzita. Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailak zabaldutako oharraren arabera, udalerri horretako geltokian bertan izan zen gertaera, 16:20ak aldera, trena bertan geldirik zegoela. Treneko gidariak bi gazte ikusi omen zituen, bagoi baten ezkerraldean pintadak egiten. "Egiten ari zirena aurpegiratu zien orduan, eta, ikusi zituztela konturatzean, ihes egin zuten", diote polizia iturriek. Metroko arduradunek Ertzaintzari gertakariaren berri eman zioten eta bi susmagarriak bilatzeari ekin zioten. Pixka bat geroago, lekukoek emandako deskribapenarekin bat zetozen bi gazte aurkitu zituen patruila auto batek, geltokitik gertu, inguru basotsu batean. Argazkian, graffitia metro unitate batean /
Olakoena.