XVIII. Musika Denboraldia jardunaldien harira, Ariel Rot (argazkian) Tequila eta Los Rodriguez taldeetako kide izandakoaren emanaldia izango da ostiral honetan, azaroak 23, 20:30ean,
Kultur Leioaren auditoriuman. Sarrerek 18 euro balio dute. Rot eskola anglosaxoi onenaren eta erdarazko rock oinarrizkoenaren, hau da, 70eko hamarkadako rock argentinarraren, iragazkitik pasatutako musikaren uztarketa da. Tequila taldearekin entzuleria handien zirkuituan kokatu zen. Ondoren, Los Rodriguez taldearekin, zentzua, nortasuna eta konpromiso artistikoa itzuli zizkion rock espainiarrari, gero eta moldakorrago baitzegoen. Bakarkako ibilbidean, rock garaikideko diskoak egin ditu, oso konposizio, interpretazio eta soinu maila handikoak. Lan horiek aurrez aurre so egin ahal diote nazioarteko rock onenari. Musikaren munduan hogeita hamar urte egin ondoren, Ariel Rot bihotz eta arima dabil bere lanbidean, kontatu beharreko musika eta istorioak dituen eta behin eta berriro aurrekoa hobetu nahi duen sortzaile zintzo legez.