"El cuento de la lechera"
Hormako erlojuak jo du. Bederatzi kanpai-hots. Gaua da, ohera joateko ordua, loa eragiten duten ipuinen ordua. Bi anai-arrebaren, Julia eta Martínen, logela da; bat-batean eta jolas modura, beraien ametsak, kontzientearen ametsak, irudikatzen hasiko dira, oraindik itzarrik daudela. Gaua hasi besterik ez da egin. Baina zarata eta arau-haustea dela eta, amak isilik egoteko aginduko die, eta lasaitzeko, La Fontaineren “Esnesaltzailearen ipuina” irakurriko die, egokiena baita ameslari-familia batentzat. Musuak, estali, “gau on” eta argia itzali da. Iluntasuna egin da nagusi, eta ametsak eta irudimena sartu dira argiaren espaziora. Anai-arreben artean, zurrumurruak. Ipuinari buruz ari dira hitz egiten, eta, batez ere, beraiek pegarrean sartuko lituzketen ametsei buruz. Eta pixkanaka-pixkanaka, logurak, nekeak, hartuko ditu eta beste amets mota batera eramango ditu, inkontzientearenera.
"Niña Frida"
Emakume heldu batek, Frida Kahlok, zuri dagoen mihisearen aurrean bere bizitzako iragandako uneak gogoratuko ditu... Mundura etorri zenekoa, sei urte zituela izan zuen gaixotasuna, aitak zuri-beltzezko argazkiak koloreztatzen irakasteko izan zuen pazientzia. Gogoratzen ditu... izan ez zituen lagunak, umetako etsipenak, beti jendez inguratuta egon arren hazten zihoala bizi izan zuen bakardadea. “Ametsezko lagunarekin” egindako jolasak. 18 urte zituela izan zuen istripu ikaragarria... Baina, horretatik guztitik, bera bizitzeko gogo itzelekin geratzen da, aurrera etengabe egiteko asmoarekin, eta, batez ere, egunetik egunera bere burua gainditzeko nahiarekin, saminari bere eskuko hatzetatik ihes egiten utzi eta edertasun bihurtuz...