Neska-mutilek igandera arte izango dute gabon postala egiteko aukera Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 19a, 19:08

Bosgarren urtez, postal lehiaketa antolatu dute Erandioko liburutegiek, udalerrian erroldatuta dauden edota berton ikasten duten neska-mutilei zuzenduta. Gaia Gabonak izango dira eta, haurrek, tamainako kartoi mehean marraztu beharko dute nahi dutena. Horrenbestez, hiruna sari egongo dira adin kategoria (6-7, 8-10 eta 11-12 urte bitartekoak) bakoitzeko: 130, 100 eta 70, hurrenez hurren, liburu edota ikasmaterialetan. Gainera, irabazle suertatutako postaletako baten kopia mordoa egin eta Erandioko ume guztien artean banatuko dituzte. Lanak azaroaren 25a baino lehen eraman beharko dira Altzaga (Jesus Aranburu 6-8) edo Astrabuduako (Josu Murueta plaza) udal liburutegietako batera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun