Justizia Sailaren prentsa oharra:
Justizia Sailak salaketa jarri du Getxoko epaitegiko kamerek hartutako bideoa filtratu izanagatik
Eusko Jaurlaritzaren Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko segurtasun-arduradunak gaur eguerdian salaketa jarri du Getxoko Epaitegiko guardiako epailearen aurrean, azaroaren 11n eraikin judizialeko kamerek grabatutako bideoa filtratu dutelako.
Justizia Jauregiaren eta jasotako bonba-abisuagatik bertara joan ziren ertzainen aurkako atentatu zapuztuaren egun berean, Sailak 45 minutuko grabazioa zuen DVDa eman zien —idatzizko eskaerari erantzunez, eta jaso izanaren agiria sinatuta— Ertzaintzari, Polizia Nazionalari eta Guardia Zibilari, gertatutakoa ikertzeko.
Bideoa komunikabide bati filtratu zitzaion, eta horrek atzo irudiak eman zituen; hori dela-eta, Justizia Sailak salaketa egin nahi du, “segurtasun-gaiak bere arloaren baitan ikertu beharrekoak direlako. Tamalgarria eta guztiz arduragabea iruditzen zaigu garrantzi horretako gaiak, ikerketa polizial eta judizial baten parte direnak, komunikabideetara filtratu izana”. Hori dela-eta, gertakarien berri eman diogu Guardiako Epaitegiari, dagokion ikerketa egin behar den baloratu dezan.