Leioako Udalak eta EHUko Gatazkak Eraldatzeko Unibertsitate Zentroak (
Geuz) antolatuta, larunbatean Komunitate Bitartekaritza eta Bake Kulturaren I. Jardunaldia burutuko da Kultur Leioaren auditorium aretoan. Ekimenak bakearen kulturan eta komunitate bitartekaritzan interesatuta dauden Leioako auzokide eta adituen arteko hausnarketa gunea eta topagunea izan nahi du.Hortaz, larunbatean, hilak 24, goizeko 9:30etik eta goiz osoan zehar
hainbat hitzaldi eta tailer (pdf) izango dira, Eneko Arruebarrena alkatea, Daniel Herrera Hezkuntza Saileko zinegotzia, Carlos Gimenez Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Migrazio, Etnizitate eta Garapen Sozialaren Ikerketarako Unibertsitate Zentroko zuzendaria, Javier Wilhelm Kataluniako Sant Pere de Ribeseko udal bitartekaritza sozialeko zentroaren zuzendaria eta GEUZeko hainbat kidek dinamizatuta. Sarrera doakoa eta librea izango da, beti ere izena aurretik ematekotan, beranduenen asteazken honetan, hilak 21. Horretarako, edota argibide gehiago eskatzeko, 944 666 245 telefonora edo
info@geuz.es posta elektronikora jo ahal izango da. Argazkian, Eneko Arruebarrena Magdalena Alvarez Espainiako Herrilanetarako ministroarekin.