Anonimotasunean jarraitzen duen PPren kideak ikasturte hasieratik hainbat eraso jazo dituela ekarri du gogora, garai horretan zabaldu baitzen ikasgeletan Leioako PPren hautagaia izan zela. Handik aurrera, eskolan irainak eta bultzakadak pairatu zituela salatu zuen orduan Ertzaintzari, baina egoerak berean jarraitu zuen, pasa den hilabetera arte, bere autoaren azpian lehergailua iruditu zitzaion herriz betetako zapata kutxa bat topatu zuenean.
Ertzaintzaren aurrean deklaratu ostean hautagai leioaztarrak Alderdi Popularraren hainbat kideren bisita izan zuen atzo, besteak beste, Antonio Basagoiti Bizkaiko popularren presidentea, Marisa Arrue Uribe Kostako arduraduna eta Xabier Olabarrieta Leioako zerrendaburu eta zinegotzia.