Anjel Figueroa gaixotasun kroniko eta sendaezina duen Algortako preso politikoa atzo epaitu zuten Kordobako epaitegian, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoran jakinarazi duenez. AAMren arabera, fiskalak 30 eguneko 5 euroko isuna eskatu zuen, hau da, 150 euro, "autoritatearen errespetuaren kontrako falta" egotzita. Epaiketa hori zela eta, hilaren 8an eraman zuten Figueroa Euskal Herritik eta, aste batez leku-aldatzean ibili ostean, 14an heldu zen Kordobara.
Aurreko beste leku-aldaketa batean miaketari uko egin eta guardia zibilei iraindu eta ostikoka hasi izana leporatu zioten atzoko epaiketan, bere garaian Guardia Zibilek egin zuen salaketaren harira. Bertsio horren arabera, agenteek Figueroa heldu eta lurrean atxiki zuten arauzko miaketa egiteko. Algortarrak, ordea, miaketan oinetako kordelak kendu eta entregatzeko eskatu ziotela eta berak horrek zentsurik ez zuela adierazi ostean guardia zibil batzuek bizkarraldetik oratu eta lurrera bota zutela azaldu zuen. Lurrean, atake epileptikoa jazo eta konortea galdu zuen eta medikuak aurpegian zaplastekoak ematen ziola itzuli zen bere senera. Argazkian, pasa den larunbatean
Anjel Kalera! herri ekimena abiatu zuten 50 bat algortarrek.