Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren inguruan, erakusketa bat antolatu dute
Sopelako Udalak eta
Uribe Kostako Mankomunitateak. Irudi eta testuen bitartez, herritarrak gai honen inguruan kontzientzatzea eta sentsibilizatzea bilatzen dute, tokiko arduradunek adierazi dutenez. Erakusketa hilabetea bukatu arte egongo da ikusgai, udaletxe sopeloztarreko erakusketa aretoan. Astelehenetik igandera gainera, 10:00etatik 14:00etara, goizez, eta 16:00etatik 19:00etara, arratsaldez. Bestalde,
Berdinsareak, Berdintasunaren alde eta Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Euskal Udalerrien Sareak antolatutako kanpainarekin bat egin du Sopelako udal web orrialdea (
www.sopelana.net). Banner batek bitartez
“Maitasuna ez da mando batez kontrolatu daitekeen jokoa. Txo! Kontrolatzen?" lelopeko kanpaina ezagutzeko aukera ematen du. Argazkian, erakusketa iragartzeko kartela.