EHUko Errektoretzak kaleratutako oharra:
Atzo, azaroaren 19an, Bizkaiko Campusean UPV/EHUko ikasle batek izandako erasoa dela eta, erakunde honetako Errektoregoak babes eta elkartasun osoa eskaini nahi dio ikasle horri eta, era berean, adierazi gura du erabat errefusatzen dituela mota horretako ekintza bortitzak.
Unibertsitateak, gogo hezitzaile eta balio igortzaile den heinean, konpromiso sendoa dauka demokraziaren printzipioekin eta oinarrizko askatasunekin. Unibertsitatea errespetuaren bultzatzaile eta ideien defendatzaile da, horretarako hitza duela bide. Horixe aldarrikatu nahi dugu. Berton ez dago larderiarako edo mehatxurako tarterik, eta, beraz, inork ezin izango du bortizkeriaz jokatu, ezta horrelako portaerarik justifikatu ere, helburu politikoak edo bestelakoak lortzeko. Era guztietako bortizkeria gaitzesten dugu, edozein dela ere horretarako arrazoia; eta gogorarazi nahi dugu UPV/EHUko kideren batek jasandako indarkeriak edo bortizkeriak kide guztiei eragiten diela, eta portaera totalitario horiek guztiok bortxatzen gaituztela.
Leioa, 2007ko azaroaren 20a.