Hiru atxilotu eta bi eraso izan dira pasa den igandean Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 20a, 20:27

Pasa den igandean, hilak 18, bi pertsona atxilotu zituen Ertzaintzak Getxon eta Leioan, alkoholaren eraginpean gidatzen zutelakoan. Era berean, DYA elkarteak bi irteera egin zituen egun berean, bi erasoren biktimak artatzeko. Lehenengo kasuan senarrak eskailerak behera bota zuen andra, 45 urteko getxoztarra, Sopelako geltokian. Andra Gurutzeta ospitalera eraman zuten pronostiko erreserbatua zuela, eta W.G.S. 41 urteko senarra Ertzaintzak eraman zuen atxilotuta. Bestalde, goizeko 6:30ean DYAko bolondresek F.C.A. 31 urteko getxoztarra artatu zuten Algortako metro geltokian jazotako erasoaren ostean. Gaztea Gurutzetan ingresatu zuten pronostiko erreserbatua zuela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun