Osteguneko EHUko hauteskundeetan EHNA erabiltzera deitu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 20a, 20:44

Ostegun honetan, azaroak 22, klaustrorako, fakultateko batzarretarako eta ikasleen kontseilurako ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak izango dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako unibertsitate campusetan. Horren harira, prentsa agerraldia eskaini dute gaur, Donostiako Anoeta hotelean, EHUko egungo ikasleen ordezkaritza zabal batek eta Bai Euskal Herriari ekimeneko kideek, etzi EHNArekin bozkatzeko deialdia luzatuz, "euskal ikasleak garelako; ez gara espainolak, ezta frantsesak ere". Maialen Etxeberria Arabako campuseko gobernu kontseiluko kideak gogoratu duenez, "pasa den urtean burutu genuen EHNArekin bozka emateko lehen deialdia eta jada hainbat fruitu jaso genituen. UPVko campus guztietan lortu zen EHNArekin, euskal ikasle moduan bozka ematea". Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP), ordea, pasa zen urtean hauteskunderik ospatu ez zenez, aurten izango da deialdia luzatuko duten lehen aldia. Alabaina datarik ez diete jarri horiei, oraindik. Argazkian, lagun bat botoa ematen, EHNArekin.

"Pauso garrantzitsua da euskal ikasleek emanikoa. Batetik Euskal Herriaren aitortza bere egin dutelako eta betik Euskal Herriaren onarpena lortze aldera pauso praktikoak emateko erabakia hartu dutelako", adierazi du Mikel Luloaga Bai Euskal Herriari herri ekimeneko ordezkariak. Bestalde, hauteskundeetarako propaganda bideoa sarean jarri du Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko ASI ikasle taldeak, "betikoei alternatiba" euren hitzetan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun