Egunotan EHUko Leioa eta Erandioko campuseko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoak hartzen dituen "Emakumea: zientzian elementu berritzailea" jardunaldiak bere amaierara helduko dira bihar mahai-inguru bat dela medio. Bihar, asteazkena, 16:00etatik aurrera, jardunaldien azken saioan "Investigacion, ciencia y mujer" mahai-ingurua egingo da. Moderatzailea Mertxe Larrañaga, EHUko Berdintasunerako zuzendaria izango da, eta eztabaidan izango dira Jose María Martin Senovilla, EHUko fisikaria, Blanca Martinez, EHUko geologoa; Irene Polo, Kantabriako Unibertsitateko matematikaria eta Teresa Nuño, EHUko kimikaria. Jardunaldiek alde batetik, goren mailako zientzian emakumeen presentzia urria aztertzen dute, eta bestetik, emakume zientzialariek egiten dituzten goi mailako ikerketak nabarmentzen dituzte. Irudian, Izaskun Saez Velasco ikasleak egindako logotipo horrekin irabazi zuen Berdintasunerako Zuzendaritzari irudia emateko abiatutako lehiaketa, 2.000 euro eskuratuz.