Sutea izan da Erandioko enpresa batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 20a, 23:58

Erandioko La Auxiliar Naval SA enpresaren eraikineko bigarren solairuan dagoen kartoi biltegian bost metroko su garrak ikusi zituzten atzo, astelehena, arratsaldeko 18:30ak aldera eta larrialdietarako zerbitzuetara deitu zuten arrapaladan. Hasierako alarmaren ostean, eta bost suhiltzaile talderi esker, 20:00etarako sua amatatuta zegoen eta 80 metro koadro baino ez ziren erre, sua beste aretotan zeuden margoak, azetileno eta bestelako material arriskutsuetara heltzerik izan ez zuela. Hori dela eta kalte ekonomikoak ez dira larriak izan eta ez da inolako zauriturik eragin. Lehenengo hipotesien arabera sua arazo elektrikoaren eraginez piztu zen. Asua ibaitik gertu, Lutxana eta Arriaga artean dagoen La Auxiliar Naval SA enpresak inoiz ez du bizi horrelakorik 1961ean sortu zenetik. Guztira, 3.000 metro koadro azalera dauka enpresak eta bertan 50 bat beharginek egiten dute lan. Batez ere, itsasontzientzako leihoak egiten dituzte, kanpo-argipen sistema estankoak eta suaren aurkako unitateak barne. Argazkian, suhiltzaileek Algortako Telletxe kaleko teilatua miatzen pasa den urrian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun