"American Hardcore" dokumentala emango dute bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 21a, 16:37

AEBetako punk rock eta hardcorearen historiari buruz, Paul Rachman-ek 2006an egindako "American Hardcore. The History of American Punk Rock. 1980-1986" izenburuko dokumentala egongo da ikusgai, ostegun honetan, azaroak 22, Erandio eta Leioako campusean, "Punk 1977+30" jardunaldien baitan. Filmak, 1980ko hamarkadan AEBetako hiriguneetan eratu zen mugimendua aztertzen du, beste batzuren artean, Circle Jerks, Black Flag, The Misfits edota Suicidal Tendencies taldeen soinuetan oinarrituz. Horrekin batera, 80ko hamarkadako estetikarekin oso errespetuzkoa izan zen Jonh Vondracek-ek egindako ikus-efektuak ikusi ahal izango dira. Emanaldia 12:00etatik aurrera izango da, areto nagusian, sarrera dohainik. Argazkian, The Misfits taldea / Wax trax

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun