Euskararen Gizarte erakundeen
Kontseiluak 2008rako aurrekontuetan euskarak %2 behar duela adierazi du. Euskararen normalizazioan aurrera egiteko baliabideen hazkundea "ezinbestekoa" dela azaldu dute, eta aurreko bi urteetan EAEn eta Nafarroan egin duen eskaera luzatuko die Euskal Herriko instituzio guztiei. Hori dela eta, Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE), Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako proposamenak aztertuko ditu euskarak behar dituen baliabideak kontuan izan daitezen. "Proposamenak aztertu ostean, euskarak behar duena azaldu eta eskatuko dugu", esan dute, eta horretarako, eremu bakoitzeko aurrekontu nagusia hartuko dute. Era berean, azterketa egiteko arlo guztien informazio gardena behar dela azpimarratu du Kontseiluak. "Euskararen sustapenerako zer nolako diru kopuruak aurreikusi diren argi azaldu behar da", nabarmendu dute erakundeko arduradunek. Bukatzeko, ostiralean EAEko aurrekontuen proposamenaren balorazioa publiko egingo dutela aurreratu dute. Argazkian, Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusia.