Emakumeenganako indarkeria saihesteko kultur saio didaktikoak antolatu dituzte Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 21a, 18:20

Azaroaren 25eko Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, hilaren 24, 26 eta 27rako hainbat ekitaldi antolatu du Berangoko Udalak. Larunbat honetan, 19:00etan, “Las insustanciales” antzezlana egongo da ikusgai, Lula Teatro taldearen eskutik. Astelehenean, berriz, haurrentzako ipun kontalaria antolatu dute. “Bost urtetik gorako umeei zuzenduta dago jarduera hau, beraiekin emakumeen aurkako indarkeria, maskulinotasuna eta bestelako kontzeptuak lantzen hasi nahi dugu”, azaldu dute tokiko agintariek. Saioa 18:30ean izango da. Azkenik, asteartean, 19:00etan kontzertu didaktikoa izango da Impromptu taldearen eskutik. Ikusleek musika klasikoa ikasiz gozatuko dute. Ondoren luntxa ere egongo da. Ekitaldi guztiak Berangoetako kultur etxean egingo dituzte eta, aldi berean, ludoteka izango dute txikiek. Argazkian, "Las insustanciales" antzezlana iragartzeko kartelaren irudia / Circulo Cafe Teatro Valencia

"Beste urte batez, jendartean salatu nahi dugu gizonezkoengandik emakumeen kontra sortzen den indarkeria", adierazi dute Berangoko agintariek. Aurtengo kanpainak neska nerabeen kontrako indarkerian jartzen du arreta. "Izan ere, azken azterketek erakusten dute emakumeen kontrako indarkeriaren biktima diren emakumeak gero eta gazteagoak direla", nabarmendu dutenez. Guzti horretaz jabetuta, Berangoko Udalak konpromisoa hartu du "bere eskumenen eremuan, udal politika eraginkorra, erabatekoa eta koordinatua garatzeko, berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka, arreta berezia jarrita neska gazteengan". Horrela adierazi du Ane Miren Ayo zinegotzi berangoztarrak. “Udalerri honetako herritar guztiak gonbidatzen ditugu, azaroaren 25a dela eta, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunean egingo diren ekintzetan parte hartzera”, azpimarratu du.

Ikerketa abituko dute

Bestalde, Parekatuz sarearekin ikerketa proiektu bat hasiko duela aurreratu du Berangoko Udalak. "Sare malgua da, zabalik egongo dena Bizkaiko eguneroko bizitzan gizon eta emakumeen berdintasuna sustatu nahian ardatz diren gizarte eta ekonomia erakundeei", aurreratu dutenez. BerdinGO proiektua, arrazoi bat dela edo bestea dela, udalerriko jendarte eta aisialdi arloan parte hartzen ez duten emakumeak jaso nahi ditu. Berdinsareak antolatutako kanpainarekin ere bat egin du tokiko erakundeak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun