Iker Beristain Gutierrez "Beris" algortarra (argazkian) uztailaren 3an atxilotu eta, hiru egun beranduago, Fleuryn (Frantzia) espetxeratu zuten. Uztailaren amaieran Le Vert epaileak aitaren bisitak izateko
baimena eman zion, anaia eta neska laguna bisitak egiteko aukerarik gabe utzita ordea. "Orain, lau hilabete baino gehiago pasa ondoren, berdin jarraitzen du: aitaren bisitak bakarrik izan ditzake eta anaiak, neska lagunak edota lagunek ezin dute ikusi ere egin", salatu du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Gutunak, ordea, bai, idatzi eta jaso ditzake. Hain zuzen ere, urriaren 17an Getxo eta Berangon atxilotutako sei gazteak espetxeratzeko autoan, Baltasar Garzon epaileak Lander Labajoren etxean Iker Beristainek Frantziatik bidalitako gutun bat aurkitu ziotela aipatzen du, espetxeratzeko argudioen artean, beti ere karta hori espetxetik bidali ziola aipatu gabe.