Getxoko Euskal Kulturaren Jardunaldietan, bere azken ikuskizuna estreinatuko du ostegun honetan, azaroak 22, Ander Lipusek. Hain zuzen ere, VII. Umore Jardunaldien barruan, “Hala mintzatu zen Zapatustra” inprobisazio ikuskizuna eskainiko du The Piper´s taberna irlandarrean, 20:00etatik aurrera. Markinarrak azaldu duenez, azken hilabeteotan egindako lanaren emaitza da obra eta bere nondik norakoa publikoaren jarreraren eta partaidetzaren araberakoa izango da. “Horregatik ez dakit zenbat iraungoko duen, ordu bat, bi ordu edo lau”, aitortu du gaurko aurkezpenean aktoreak. Berarekin batera, antzezpenean, Sagarroi taldeko tronboi jole Asier Ituarte ondarrutarrak, Nia Kosta aktoreak eta Markinako Abarka antzerki taldeko kide batzuek ere parte hartuko dute. Sartzea musutruk izango da. Argazkian, Lipus bera partaide duen "Bertsotranpak" ikuskizuneko pasartea.