Auzoen batzordea osatzea eskatu du Erandioko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 21a, 20:54
"Lutxana, Enekuri, Fano, Gohierri, Asua edota Goikoa auzoetako bizilagunek ere hitza izan dezaten", herritarren parte hartzerako batzordea eratzea proposatu du Erandioko Alderdi Popularrak, hurrengo udal batzarrerako mozioa aurkeztuz. Hain zuzen, Astrabudua eta Altzaga populutsuak ez diren gainontzeko auzuneak "baztertu izana" egotzi dio, EAJko zinegotziek osatzen duten udal gobernuari, Javier Ruiz bozeramaile popularrak (argazkian). "Horren adibide, urteko aurrekontuetan horietara bideratzen duten diru kopuru eskasa", gaineratu duenez. Batzorde horren bitartez, hainbat gairen inguruan iritzia emateko eta poposamenak planteatzeko aukera izango lukete auzotarrek, PPkoen iritziz. "Altzaga eta Astrabuduako bizilagunei ere zabalik egongo litzateke, gainera", Ruizek zehaztu duenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun