Anjel Figueroa presoaren aldeko kontzentrazioa egingo dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 22a, 17:53

Anjel kalera! herri ekimenak jakinarazi duenez, ostiral honetan, azaroak 23, Figueroa preso politikoaren askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzea izango da Algortan. Hitzordua 20:00etan jarri dute, Telletxe plazan. Horretaz gain, larunbat eta igandean sinadura bilketa abiatuko dutela iragarri dute. Alabaina, oraindik ez dute ordurik eta tokirik zehaztu. "Anjel kalera!" herri ekimena aurreko larunbatean aurkeztu zuten 50 bat algortarrek, euren auzokideari Kode Penalaren 92. artikulua aplikatu eta espetxetik atera dezatela eskatzeko asmoz. Figueroak gaixotasun larria eta sendaezina du. Astelehenean epaiketa egin zioten Kordoban. Argazkian, azaroaren 9an 200 bat lagun manifestatu ziren Anjel Figueroaren askatasunaren alde. Joan den ostiralean, berriz, 75 bat herritarrek egin zuten elkarretaratzea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun