Leioako Zuzenbide fakultatean baino ez da arazorik egon EHNArekin bozkatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 22a, 19:00

Gaur, osteguna, klaustrorako, fakultateko batzarretarako eta ikasleen kontseilurako ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak izango dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako unibertsitate campusetan. Bai Euskal Herriari ekimenak salatu duenez, Leioako Zuzenbide fakultateko dekanoa izan da gaurko saioan "normaltasunari protagonismoa lapurtzen" saiatu dena, "hauteskundeak geldiarazi bai ditu EHNAren onarpenaren inguruan Erretoretzari kontsulta egiteko aitzakiapean". "Lerro hauek idaztean oraindik ez dugu jakin dekanoak eginiko kontsulten emaitza, ez eta kontsultaren ondotik EHNArekin bozka ematen jarraitu ahal izan duten ikasleek. Momentuz dakigun bakarra, geldiarazi egin dutela bozketa saioa eguerdian", azaldu dute komunikabideetara bidalitako oharrean ekimeneko kideek. Gainontzeko, fakultate eta ikastegi guztietan ez da arazorik egon EHNArekin bozkatzeko. Argazkian, neska bat EHNA eskuan bozkatzen.

"Ukazio bakan hau albo batetara utziaz", ikasleek emandakoari "pauso garrantzitsua" deritzo Bai Euskal Herriari ekimenak, "batetik Euskal Herriaren aitortza bere egin dutelako eta bestetik Euskal Herriaren onarpena lortze aldera pauso praktikoak emateko erabakia hartu dutelako", adierazi dutenez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun