Bere garaian Areetako itsas pasealekuarekin eta gaur bertan Erandioko Andra Mari elizarekin egin bezala, ONCE Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalak Sopela udalerriko irudi bat erabili du bere zozketa txarteletan. Datorren asteartean, azaroak 27, zozketatuko den ONCEren bost milioi kupoik eramango dituzte surfean dabiltzan hainbat lagunen irudia eta Sopelako armarria, "udalerriaren adierazgarri". Imanol Garai alkateak (argazkian, ezkerrean) eta Euskal Autonomia Erkidegoan ONCEren ordezkari Basilio San Gabriel Sanchezek gaur goizean aurkeztu dute kupoiaren plantxa. ONCEren Fundazioak kupoien salmentaren %3 gorputz-urritu kolektibo ezberdinak laguntzera bideratzen duela gogoratu dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!