"Harrabots!" aldizkariak Donostian ospatuko du bihar bere lehenengo urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 22a, 20:12

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikasleek sorturiko "Harrabots!" euskarazko aldizkariak I. Harrabots Eguna egingo du ostiral honetan, azaroak 23, Donostiako Kafe Antzokian (DOKA), bere lehenengo urtemuga ospatzeko. Horrela, 17:00etatik aurrera, jaia, hitzaldiak eta Zarauzko Oteiza Lizeo Politeknikoko "Kalapita" aldizkariko arduradunek eginiko erakusketa txiki bat izango dira bertan. Argitalpenaren arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, "Harrabots!" ikasleen dinamizazioa eta euskararen sustapena bultzatzeko asmoz sortu zuten. Helburu biak "behar bezala" betetzen ari direla ziurtatu dute. Unibertsitateko hamar ikaslek jarri zioten "Harrabots!" izena aldizkariari, "bere helburua zalaparta eta iskanbila sortzea zelako, hau da, harrabotsa". Modu honetan, eta aldizkariaren lehenengo urteurrena ospatzeko asmoz, festa bat antolatu dute biharko, zenbait jarduera kulturalekin eta Garabi eta Ipar Haizea zarauztarren eta Kea beasaindarren kontzertuarekin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun