Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez, arratsaldeko 8etan, Algortako Telletxe plazatik abiatuta, manifestazioa egingo dute, Juan Bautista Galdiz "Batis" eta Gorka Oribe gazte algortarrak espetzeratu izana gaitzesteko. Algortan eta Berangon orain hilabete izan zen polizia operazioaren harira, euren burua aurkeztu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean bi mutilak; baita bilatzeko eta atxilotzeko agindupean zegoen Jon Rosales ere. Baltasar Garzonen aurrean aurkeztu ondoren, azken hori 6.000 euroko fidantza ordainduta askatzea erabaki zuen epaileak. Galdiz eta Oribe, ordea, Soto del Realeko (Madril) espetxean sartu dituzte. Rosalesi Espainiatik ateratzeko debekua ere ezarri diote eta maiztasun batez sinatzera joan beharko du. Argazkian, atxiloketak salatzeko ehunaka lagun manifestatu ziren, urriaren 18an, Algortan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!