Getxo Antzokirako proiektuan iragarritako aldaketak "herritarren kalterako" izan daitezkeela uste du EAEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 23a, 18:31

Getxoko Udalak Hirigintzako Antolaketarako Plangintza Orokorra (HAPO) aldatu nahi du, Getxo Antzokia dagoen Algortako gunean, antzoki berri bat eraiki ahal izateko. Hori dela eta, Eusko Abertzale Ekintzak zenbait alegazio (doc) aurkeztu ditu joan den azaroaren 15ean iragarri ziren aldaketak "algortarren eta getxoztarren kalterako" izan daitezkeelakoan. Laburki, hauek dira ekintzaleek eskatzen dituztenak: egin nahi den eraikina birdimentsionatu, eta oraingo plazak duen azalera mantentzea; San Nikolas plazan izango duen eraldaketa hobeto azaltzea; eta prozedura dela eta, proiektua jendaurrean azaldu eta galdapenak egiteko denbora luzatzea. Getxo Antzokiaren lanen barruan, San Nikolas plaza azpian aparkalekua egiteko asmoa dutela iragarri zuten udal agintariek hilaren hasieran. Argazkian, oraindik oraingoko Getxo Antzokia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun