Gabonetako idazlan lehiaketa antolatu dute Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 23a, 18:41

Aurten ere Gabonetako Idazlan Lehiaketa antolatu du Berangoko Udalak, udalerriko umeei zuzenduta. Hamargarren edizioaren oinarrien arabera 1995 eta 2000 urteen artean jaiotako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute, beti ere Berangon erroldatuta badaude. Gaia “Olentzero eskutitza” izango da, euskaraz idatzita. Lanak Berangoetako kultur etxean aurkeztu beharko dira, norberaren datuekin batera (izena, abizenak, adina eta telefono zenbakia), abenduaren 14a baino lehen. Sariak urtarrilaren 4an banatuko dira udal frontoian, Kuko, Truko eta Bolenwaider pailazoen saioaren ostean. Irabazleek jostailuak eta liburuak izango dituzte. Gainera, partaide guztiek opari bat jasoko dute. Urtarrilaren 7tik aurrera eskuratu ahal izango dute Berangoetan. Argazkian, umetxoa Olentzerori eskutitza ematen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun