Arkaitz Goikoetxea Basabe, 27 urte duen Barakaldoko semea eta Getxoko auzokidea, "kale borrokan ibilbide luzea egin" ei du, Ertzaintzak leporatzen dionaren arabera: "1995 eta 2005 bitartean, ekintza kopuru garrantzitsu batean parte hartu zuen, Poliziaren patruila-autoak barne. 2000n hainbat hatz galdu zituen etxe-lehergailu bat eztanda egin zitzaionean eta atxilotua izan zen Espainiako Gobernuaren Arabako Azpiordezkaritzaren aurkako eraso batean parte hartzeagatik. 2002an berriz atxilotua izan zen Galdakaoko Guardia Zibilaren aurkako erasoagatik. 2003tik aurrera ihes eginda dago".
Jurdan Martitegi, Euskal Poliziaren aburuz, "ETAren ustezko kidea da", orain dela urte bat ihes eginda eta aurretik bitan atxilotu dutena: 1997an, kale istiluak egotzita atxilo eraman zuten eta 2000an Galdakaoko banku bulego bati eraso egin izana leporatuta. Era berean, Poliziaren iritziz, "ia bi metroko garaiera duen eta 85 bat kilo pisatzen duen ustezko ekintzaile hau kale borroka ekintza ugarirekin, 2000ko urtarrileko Iurretako auto-etxe batean izandako sutearekin eta pasa den abuztuan Durangoko kuartelaren aurkako erasoarekin lotzen zaio".