Arriaga antzotziko plazan bandera olinpikoa jasoaz emango diote hasiera astelenean, azaroak 26, arratsaldeko 6:30ean,
Bilboko IX. Aste Olinpikoari. Joane Somarribaz gain, ekitaldian Iñaki Goirizelaia EHUko Bizkaiko campuseko errektoreordeak, Iñaki Azkuna Bilboko alkateak, Jon Sustatxa udal bilbotarreko Kirol zinegotziak eta Manuel Vitoria EHUko Hezkuntza Fisiko eta Kirol Medikuntzako katedradun eta jardunaldien koordinatzaileak parte hartuko dute. Banderaren igoeraren ondoren, Bilboko musika bandak himno olinpikoa joko du. Ondoren, 19:30ean, Bidebarrieta kulturgunean, Manu Vitoria eta Joane Somarribak hizketaldia edukiko dute, txirrindulariaren sopeloztarraren jarduera profesionalari buruz. Izan ere, Frantziako Tourra hiru aldiz, Italiako Giroa birritan, Munduko erloju kontrako proba (argazkian) eta beste hamaika lehiaketa irabazi ditu eskualdeko kirolari ospetsuak.