Itzubaltzetako Gazte Asanbladak antolatuta, gaur gaueko 11etatik aurrera, "Operacion guateque" jaialdia burutuko dute Itzubaltzeta / Romoko gaztetxean. Madrilgo Udalaren ustelkeria sarea desantolatzeko polizia-operazioaren izena hartu duen jaialdi honek ez du, ordea, inolako trama ilunik izango. Gazte asanbladako kideek aitortu dutenez, jaialdia ondo pasatzeko eta teilatua konpontzeko dirua ateratzeko asmoz prestatu baitute. Madrili baino gehiago, gainera,
Itzubaltzeta gaztetxeak ondo-ondoan duen Neguri herriari begira antolatu du festa eta bertan sartzeko derrigorrez mozorrotu behar izango da, pijoak eta Lacoste gaiei jarraiki. Eraikinaren barruan, edozein galak behar dituen cocktail-ak zerbitzatuko dira. Orkestra, berriz, DJ Gorosen aginduetara egongo da. Paparazziak ere izango dira ekitaldian. Argazkian, lau neska pijo /
Cyteck.