Gizonezko bat atxilotu dute Getxon banku batean lapurtzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 24a, 14:13

Ertzaintzak P.G.V. 39 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo goizean Getxo udalerrian, udal horretako banku batean ostegunean izandako lapurretarekin lotura duelakoan. Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, atxilotua diru kopuru txiki bat bereganatu ei zuen aipatu ez duten bankuko bi langile kikildu ostean. Arratsaldeko 5etan bulegoan sartu zenean lapurrak aurpegia estalita zeraman eta bertan zeuden bi langilei oihuka hasi zitzaien, mehatxu doinuan, diru guztia emateko. Baina ebaslea mostradorean sartzean, beharginetako bat bulegotik irten eta laguntza eskatu zuen. Horren aurrean, lapurrak diru kopuru txiki bat, taloitegi bat eta kreditu txartel bat hartuta, ihes egiteari ekin zion. Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, P.G.V. atzo goizean atxilotu zuten, lapurreta larderiaz egin duelakoan. Alabaina, ez dute zehaztu zer nolako zantzuak edo frogak dauden horretarako, eta bai aldiz ustezko lapurra beste zortzi aldiz atxilotu dutela aurretik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun