Langileen borrokari buruzko bideo foruma izango da asteartean Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 24a, 20:12

Gazte Komunisten Batasunak bi bideo forum antolatu ditu, datorren asterako, langileen borrokaren inguruan. Lehenengoa, EHUko Erandio eta Leioako campusean egingo dute, azaroaren 27rako, asteartearekin. "Menasa, forjando la dignidad" izenburupean, Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko 4. gelan izango da saioa, eguerdiko 12etatik aurrera; eta bertan parte hartuko du Alejo Mancebo filmaren egilearen erkide eta Asturiaseko Gazteria Komunistaren kideak. Izan ere, herrialde horretako enpresa batetako langilleen borroka azaltzen du dokumentalak. Hurrengo egunean, berriz, "La batalla de Euskalduna" izenburuko bideoa egongo da ikusgai Sarrikoko gradu aretoan. Argazkian, neska-mutik bik Euskaldunako gatazkari buruzko horma-irudiari begira / Sare Antifaxista.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun